EES lehiaketa

Orain aurkezten ari garena Elkar Estudioa Sesioak-en bigarren fasea da. Euskaraz abesten duten bost talderi edo bakarlariri Elkar estudioan zuzenean grabatzeko eta jendaurrean aritzeko aukera eman nahi diogu. Oraingoan ere, Hamaika Telebistak grabatuko ditu zuzenekoak.

Irabazleak ondoregoak izan dira

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

– Talde edo bakarlaria izan daiteke.
– Talde edo bakarlari bakoitzak 8 abesti aurkeztu beharko ditu.
– Euskaraz abestutako kanta originalak izan behar dute; bertsioek ez dute balio.
– Talde eta bakarlariek aurkezten dituzten abestien jabetza izan behar dute.
– Parte-hartzaileek gutxienez 18 urte izan behar dituzte.
– 8 abestiak eta talde edo bakarlarien datuak (taldearen edo bakarlariaren izena, emaila, telefono mugikorra, abestien izenak) ees@elkar.com emailera edo ondorengo helbidera bidali behar dira:
Elkar Estudioa Sesioak – Portuetxe kalea 88, 20.018 Donostia (Gipuzkoa).
– Lanak jasotzeko azken eguna irailaren 1a izango da.
– Irabazleen izena irailaren 15ean jakinaraziko da.
– Grabaketak urriaren 6tik urriaren 10era izango dira. Grabaketak arratsaldeko 15:00etan hasiko dira.
– Grabaketa tresnak taldeak berak ekarri beharko ditu.
– Elkar argitaletxearekin eta Hamaika Telebistarekin akordio bat sinatuko da emanaldi horien eta grabatutako abestien inguruan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s